2013-07-16

Peñagarikano

Beti euskaldun sentitzen gara
bai egunez ta bai gabaz
ta zeintzuk geran eguk
azaltzeko
gu ez ote gera kapaz?
Sarri askotan nago amorruz
sarri askotan algaraz
baina egungo lema bakarra:
Euskal Herrian euskaraz 
nahiz batzuk egin erdaraz.

Eta sarritan ni triste antza
nago begira jarririk
ez dagoelako nire bihotza
poztuko duen berririk.
Beti euskeraz behar ganuke
ez dago beste neurririk.
Nik ez nuke nahi bere
hizkuntzan
mintzatzen ez den herririk.

Euskal Herrian sortu ginen gu
bertan hazi eta hezi
eta inolaz ez det joan nahi
neure herritik ihesi.
Denek ez dute hemen egiten
denek ez dute ikasi
eta egiten ez dunak ez du
euskaldun izenik mezi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina