2012-12-08

Ez gaitu inork geldituko!

Nork esan du,ezinezkoa da?
Nork onartu du,hori hala dela?

Zaila bada,ez da ezinezkoa,

zaila bada,badago lortzea

Eta eroriz ikasten bada oinez

has gaitezen bidea egiten.



Ez gaitu inork geldituko
Ez gaitu inork geldituko


Nork esan du, ez dago lortzerik?
Nork esan du, ez dut gaitasunik?

Zaila dena, zaila bada berez

guk ohi dugu zailado egiten

Eta ibiliz ikasten bada oinez

has gaitezen bidea egiten


Ez gaitu inork geldituko
Ez gaitu inork geldituko(BIS)


Bidairik luzeena,beti

pauso batez hasten da.



Ez gaitu inork geldituko

Ez gaitu inork geldituko(BIS)


2012-05-25

No hablemos de fútbol, hablemos del Athletic

Gaur ezin zaio beste inori sarrera bat dedikatu. Sentimendu gorrizuria. Amaiera berdin digu, politena ez delako amaiera, bidea baizik. 1898tik gurekin egon dira eta aurrerantzean, gurekin egongo dira. Lehoiak gara eta izango gara. Txikitatik gure ilusioa gabarra bizkaiko itsasotik nabigatzen ikustea izan da eta aurte bai gure ametsak erreal bihurtuko dira. Berdin zaigulako galdu edo irabazi, Beti ATHLETIC!! Gaur bai paridua gurea da!  BARÇA ENTZUN ATHLETIC TXAPELDUN!!

2012-04-29

Begiak zabaldu ditut

Saiatzen naiz al dudana egiten. Baina hemendik aurrera nire buruari begiratuko diot lehenengoz. Konturatu naiz eman bai egiten dudala baina gero jaso? Nazkatu naiz jada hau dena horrela izateaz. Lehenengoz nik eta gero zuek zaretela ikasi dut.

2012-04-24

Zapalduen olerkia

Herri ikustezin hontan itzalekin jolasten, neu izaten saiatzen, geroa margozten, nire ezintsaun denak, behin hau sentitzen. Denok ez dugu berdin kontatzen istoria, zaila da ulertzea bestearen egia, baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia, estalita duten, samin guzti, ohe hutsei, amaren malkoei, lapurtzen diguten denbora iherkorrari, burdin hotsei aitaren beldurrei, sufritzen dugunoi. Txikitatik entzuten zer izan behar garen, indarrez inposatuz zer maitatu behar den, baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia, estalita duten samin guztia. Lagun minei, bakardadeari, bizigabe utzitako une bakoitzari. Izan zirenei, gaur garenei, izango direnei... esaidazu maitea dena aldatuko dela bihar ere nirekin egongo zarela eta ondorengoek ez dutela sekula kantu hau kantatuko, malkorik botako esan maitea esan laztana entzun nahi dudana esan laguna. Istripuei berri txarrei bidean galdu ditugun lagun guztiei gugatik dena eman dutenei askatasun haizeari zuei...