2013-11-24

Horrelakoak dira gauzak

Astelenen bezalako gaueko momentu askotan. Soberan, soberan nago leku guztietan. Ametsak, amets dira soilik. Egiten dudan guztia alperrik ez alda? Edo molestia bat.

Gauzak aurpegira esan izan bazenizkit, dena errezago ez altzen izango? Minduta sentitzen nahiz aurpegia esan gauzek dien bezela onartuko nun errexagoa izango zan ez saiatu gauzak makillatzen makillajea soilik izango da ta.

Zerbait ein beharra, Somatzen dut azken bolada hontan ni ere ez nago beti bezala, asko galdu bai dut denbora motzean. Amets gaiztotan urduritasuna, momentu lasaiak izorratzen dizkidate. Ez daukat besterik baina ala ere noiz beinka pozik nago. Bizitza puta osoa daramat amesten ezer onik lortu gabe. Amets gaiztotan urduritasunak momentu lasaiak izorratzen dizkidate.


2013-10-08

Naizena izan

Gustiz definituta abesti honekin:

Bukatuta, berriz nola hasten dennahi nuke jakin, izan nahi dudana eraiki eta nintzen desegin.


Nekatu nintzen ezarritako bide zuzen errazegietan ibiltzez, guztiak bere horretan berdin iraun dezan eraiktako horma antzuez.

Ez naiz jaio itxaroteko, egunak seinalatzeko, eta soilik orduan, eta soilik orduan, zoriontsu izateko.

Naizena izan nahi dut besterik gabe, nahi dudana esan, eta guztia eman, guztiz hustu arte.


Euskal Herria argi utzi du...

HERRIRA AURRERA!!! Tantaz tanta lortuko dugu!! ANIMO EUSKAL HERRIA!!


2013-08-06

ENHN

Ikurrina batetik zerbait haratago
iritsi nahiko nuke bidea badago
geurea erabiliz egin neureago
aizu, EUSKALDUNA NAIZ
ETA HARRO NAGO!



2013-08-02

Garai onak, garai txarrak...

Bizitzan zehar garai onak eta txarrak izaten ditugu. Zoritxarrez, egoera txarrak luzeagoak izaten dira, norberarentzako bukaezinak ere izan daitezke, sufrimendua ahaztea beti zailagoa izaten baita. Une onak aldiz, konturatu gabe pasatzen dira eta gure pentsamenduan ez dute hainbeste irauten. Hainbeste baloratzen ez ditugula esango nuke nik, baina momentu hauek faltan ditugunean, orduan haiek gabe aurrera ezin dugula jarraitu ematen du, gure bizitzan nolabaiteko esanahia dutela agerian utziz. Hala ere, denbora aurrera jarraitzen duela ikusten duzu, baina ezberdintasun batekin: oraingoan, ez duzu aurrera jarraitzeko inolako motibaziorik, inolako indarrik. Egunero esnatu, eta berriz gaua iristeko zain egoten zara, momenturik lasaiena, zoriontsuena, gustukoena lotan lortzen baituzu. Baina hurrengo goizean, egoera berdinean aurkitzen zara eta asteak, hilabeteak eta baliteke urteak ere pasatzea, eta berdin jarraitzen duzula ikusten duzu. Alegia, bizitza desaprobetxatzen zabiltzala ikusten duzu, eta hau goitik behera aldatzeko gogoak izan arren, ez daukazu horretarako indarrik. Ez dakizu nondik hasi. Zure inguruan dena beltz ikusten duzu. Ez duzu gizarte honetan zure lekua topatzen. Edozein lekutan deseroso sentitzen zara eta beraz, bakarrik egotea nahiago duzu, hainbeste beldur ematen dizun bakardade sentimendu horretan murgildurik. Amorrua, mesfidantza, dezepzioa, deserosotasuna, bakardadea, tristura, isiltasuna, desesperazioa, nekea, negargura, nahasmena, mina, gogo eza.... nagusi dira zure barnean. Zuk zeuk ere ez duzu zure egoera ulertzen, eta beraz, zure ingurukoek are gutxiago ulertuko dutela nabarmena da.

2013-07-20

Como se rompen los cristales


Es un segundo crucial, un momento determinado y preciso que separa dos realidades totalmente diferentes y opuestas. Es un segundo, o una centésima. Un quiebre, un nunca más.

Un movimiento en falso y, luego, un chasquido; el inevitable sonido de la ruptura. La condensación de momentos concentrados, todos juntos, alrededor de ese instante. Todo sucede demasiado deprisa. Y ya no hay vuelta atrás. Los trozos que antes componían un todo se dispersan en el suelo, las astillas se pierden y los grandes fragmentos resuenan fracasados.

El segundo posterior es de silencio total. Asimilación de una nueva realidad sublime. Estupefacción total y hasta incomprensión por la simplicidad con la que el todo se desvanece tan rápidamente, tan inevitablemente. Un error, un chasquido y adiós. Y los fragmentos, allí, a la vista, imposibles de reconstruir; invencibles ellos, en su cualidad de desechos. Ningún esfuerzo podrá unirlos, o borrar las huellas de la separación. Nada cambiará el nuevo curso, la finitud de la existencia.

Luego, de manera invariable, proviene la pena; el dolor ante el nuevo escenario, al oír el eco en el alma, una y otra vez, del chasquido que marcó el fin; por ser conciente que a partir de allí, sin importar qué se haga, nada volverá a ser como antes, nunca más.

2013-07-18

Haizea.

Azken finean, hitzak haizeak daramatza, udazkenaren kariaz lurrera jausten diren orbel gorrixka horien modura. orbel horietako bat naiz ni, eta gorri kolorekoa izatea ez da ez udazkenaren eragina. oker daude zientzialariak.zu ikusi zintudan lehenengo aldian nintzen gorritu. eta orain zai nago, haizeak zugana eraman nazan.

2013-07-16

Peñagarikano

Beti euskaldun sentitzen gara
bai egunez ta bai gabaz
ta zeintzuk geran eguk
azaltzeko
gu ez ote gera kapaz?
Sarri askotan nago amorruz
sarri askotan algaraz
baina egungo lema bakarra:
Euskal Herrian euskaraz 
nahiz batzuk egin erdaraz.

Eta sarritan ni triste antza
nago begira jarririk
ez dagoelako nire bihotza
poztuko duen berririk.
Beti euskeraz behar ganuke
ez dago beste neurririk.
Nik ez nuke nahi bere
hizkuntzan
mintzatzen ez den herririk.

Euskal Herrian sortu ginen gu
bertan hazi eta hezi
eta inolaz ez det joan nahi
neure herritik ihesi.
Denek ez dute hemen egiten
denek ez dute ikasi
eta egiten ez dunak ez du
euskaldun izenik mezi.